Alojamenduak

Jardun ekologikoekin lan egiten duen alojamendua aukeratuz zure egonaldiaz anitzez ere gehiago gozatuko duzu! Apopilo elkarteko alojamendu batean zure konfiantza jarriz gero, lortuko duzu!

Gure konpromisoak

Baztanen lan egin eta bizitzea aukeratu dugunez, jasangarritasunean sinesten dugu. Horregatik, behar ditugun zerbitzu eta produktuak bertako dendetan kontratatu edo erosteko konpromisoa dugu.

Parte hartu

Guk ditugun konpromisoez gain, gure bezeroentzat aholku arduratsu eta jasangarriak eskaintzen ditugu, denen artean Baztango paisaia eta ohiturak denbora luzez iraunkor mantendu ahal izateko.

Zer da Apopilo elkartea

 

Apopilo elkarteak, hainbat alojamenduak biltzen ditu, hala nola, landetxeak, apartamentu turistikoak, ostatuak, hotel ttikiak eta aterpetxeak, eta guztiak Baztan bailaran daude.

Hemen, beti izan da ezaguna “Apopilo” hitza, lo egiteko ostatua hartzen zuen bezeroari deritzo, eta hortik dator gure elkartearen izena.

Apopilo, kalitatearen bidez produktu desberdina eskaini nahi duen elkartea da. Lurraldearekiko konpromisoa daukagu, iraunkortasunarekin, bertako nortasunarekin eta ondarearekin bateragarria dena. Bertako ekonomiaren aldeko apustua ere egiten dugu, gure alojamenduetan behar ditugun produktu eta zerbitzuak bertako dendetan kontratatzeko edo/eta erosteko konpromisoa baitugu.

Apopilo Elkarteko alojamenduek baliabideen kudeaketa zuzena eta arduratsua egiteaz gain, Baztango landa eremuari egokitutako eskaintza, eta bailararekiko gizarte, kultura eta ingurumen konpromisoaren aldeko apustu sendoa ere egiten dugu.

“Turismo arduratsua eta jasangarriaren irizpideak  jarraituz, bertzeek zure eredua jarraitzea lortzen duzu eta mundu osasuntsuagoa eta solidarioagoa izaten lagunduko duzu.”

Zer egin dezakezu
  • Ingurune naturalak maite badituzu

  • Gure historia, natura eta kultura maite badituzu

  • Tokiko esperientzia bat bilatzen baduzu
  • Zure bidaiarekin inguru osasuntsu eta solidario bat eraiki nahi baduzu
  • Zure oporretako helmugan turismoak eragiten duen inpaktu nabarmenak kezkatzen bazaitu

  • Aintzakotzat hartzen baduzu turismo jasangarriak gure bailaran eragiten ahal dituen efektuak

  • Ingurugiroarekin errespetuz jokatzen duen alojamendu bat bilatzen baduzu