Elkarteko alojamenduen konpromisoa

APOPILO elkarteko kideen bokazioa gure bezeroen zaintza bikainaren bilaketa etengabean datza, beraiekin eta beraien beharrekin konprometituz, betiere Baztango garapen iraunkorra ahaztu gabe. Gure alojamenduetan eguneroko lanean erabat sustraituta dagoen betekizuna da.

Benetakoa, eta Baztan iraunkor batean egonaldi eta esperientzia onak eta ahaztezinak eskaini nahi dizkiegu gure apopiloei, profesionalak izatea delako gure erantzukizuna. Gure bailara ongi ezagutzen dugu, eta esperientzia paregabeak eskaini nahi ditugu gure ekonomia, kultura eta ingurugiroa errespetatuz.

Jasangarritasuna
Baztango Udalak, Turismo Jasangarriari buruz birziklapena bultzatzeko asmoz martxan jarritako programan parte hartu dugu.
Legeztatuak
Gure alojamenduak legeztatuak daude.
Euskara
Gure establezimenduetan euskara presente daukagu.
Bertan erosi
Gure alojamentuetan behar ditugun zerbitzu eta produktuak bertako dendetan kontratatzeko edo erosteko konpromisoa daukagu.
Formakuntza
Hainbat formazioetan parte hartzen dugu.
Konprometituak
Elkarteak sortutako praktika onen gida behar bezala betetzen dugu.