Otsailaren 17an eta 18an Arras Baztan fundazioko 19 bazkidek Frantziako Val De Drôme Biovallé lurralde garapen marka estrategia ezagutu zuten.
Apopiloren ustez, gure webgunearen atal hau egitea beharrezkoa da, gure elkarteak zein Baztango bertze eragile sozioekonomikoek burutzen edo antolatzen dituzten ekintza jasangarriak erakutsi ahal izateko.
Badakigu burutzen ditugun jarduerek lurraldean, ingurugiroan eta bertako biztanleriarengan eragina dutela, eta uste dugu, ekintza horiek erakusten ditugunean, jasangarritasuna zer den azaltzen dugula. Ekintza ttikien bidez, orain arte ezagutu dugun Baztan denbora luzez mantendu dezakegu.