Parte hartu Baztan jasangarri mantentzen!

APOPILO Baztango alojamenduetako bezeroentzako aholku arduratsuak eta jasangarriak:

1
Euskara gure hizkuntza eta gure kulturaren zati bat da. Anima zaitez erratera, “Egunon –buenos días”, “kaixo-hola”, “agur-adios”.
2
Naturaren oreka mantenduz goza ezazu. Animaliak ikusteko tartea utzi, beren habitat naturala errespetatuz.
3
Ahalik eta zabor gutxien sortzen saiatu zaitez. Ontzi birziklagarriak eta bilgarririk gabeko produktuak aukera itzazu.
4
Ura eta energiaren gisako natur baliabideak, neurriz erabili. Gogoratu, ondasun urriak direla.
5
Bertako produktuekin konprometituta dauden jatetxeak, aukeran hobe!
6
Masifikazioa dagoen tokien ordez, toki lasaiagoa aukeratuz, ziur gehiago gozatuko duzula.
7
Ibilaldietan ez bota zaborrik. Zurekin eraman itzulixka bukatu arte, edo zabor-edukiontzia aurkitu arte. Saiatu zaitez, atzean zure hanka arrastoa bakarrik uzten. Ahal bada, utzi kotxea (oporretan bederen!) aukeratu oinez edo bizikletan ibiltzea.
8
Gure oihanak eta bazterrak bisitatzen badituzu, saiatu zaitez ahalik eta kalte txikien egiten, gozatu inguruak hondatu gabe. Isiltasuna errespetatu. Naturak ahots propioak ditu. Entzuteak, gehiago ikasteko eta ezagutzeko aukera emanen dizu.
9
Ibili gure herrietako karriketatik barrena, galdetu gogoan duzun hori, eta ahal bada, Baztanen eta bertako lantegi eta artisauak, ekoitzitako produktuak aukeratu zure opariak edo oroigarriak erosterakoan. Gure kulturaren adierazpenak dira eta jakin ezazu bertako ekonomia mantentzen laguntzen ari zarela.